DINOSAURUAK


Gaur Oliviak ekarri duen arrautza uretan jarri dugu, dinosaurua jaioko delako.

T-rex baten eskeletoa sortu dugu.
Paleontologoak Avellanedan?

Oso desberdinak ziren, baietz?
BAINA NORTZUK ETORRI DIRA AVELLANEDARA?
Zer da dinosauro bat? Animalia bat, zehazki, narrasti bat. Tripa lurrean ez zuten narrastiak ziren eta ez zuten hegan egiten, ezta ez ziren uretan bizi ere. Beraz, theradonona ez da dinosauroa, narrasti hegalaria baizik.


 - Pentaceraptos:
       Triceraptosaren modukoa da baina 5 adar ditu, 3 izan beharrean. Gainera 6 metrotako diametroa  duten buru fosilak aurkitu dituzte paleontologoek... imaginatu zelakoak ziren!! Oso oso handiak!
Estegosauroak bizkarreko plakak eguzkitan zabaltzen zituen hotza zeukanean, gorputza berotzeko eta beroa zuenean, berriz, freskatzeko, itxi egiten zituen eta horrela, haize korrontea sortzen zen plaketan.
Fosilak ikusi ditugu ere...
Velociraptor baten atzazkala eta Espinosauro baten hagina, uauuu zelako pasada!
Arrautza handienetatik dinosauro txikiak jaiotzen ziren eta arrautza txikienetatik dinosauro handienak...
-Velociraptorra eta T-rex-a: 
Lehenengoak, taldean ehiztatzen zuen, ez zen oso handia, pertsona bat bezalakoa gutxi-gora behera.
- Diplodokusa eta brakiosauroa:
Zeintzuk dira beraien arteko desberdintasunak?Brakiosauroak txintxoia dauka eta aurreko hankak atzekoak baino altuagoak dira, bi hanketan jartzeko eta zuhaitzetako hostoak hartu ahal izateko. Gainera, bere etsaiak birrintzeko ere ipintzen zen bi hanketan.
Atzean Allosauroa...
3D bideoa ikusteko prest!

Nor, Aimar baino hobe dinosauroei buruz hitz egiteko?
Kriston lana egin duzulako...
Eskerrik asko! artista tximista zara!  




Oso interesgarria iruditu zaigun artikulu hau uzten dizuegu.

https://www.etapainfantil.com/obsesionarse-dinosaurios-bueno-desarrollo-cognitivo-ninos